2016(e)ko maiatzaren 7(a), larunbata

Azkeneko aurkezpenak!

Apirilaren 29an azkeneko aurkezpenak izan ziren, gure aurkezpena barne. Lau talde ezberdinen aurkezpena izan zuten gure ikaskideek. Lehena animalieei buruzkoa zen eta mozorratu eta guzti egin ziren aurkezpena egiteko! Gurea izan zen bigarrena eta oso pozik geratu ginen egindako lanarekin, izan ere, gehin poztu ninduena zerbait berria ikasi zutela entzutea izan zen. Gero beste talde batek gabonei buruz egindako programazioaren aurkezpena eskeini ziguten eta azkenik, uraren inguruko lana izan zen aurkezten azkena. Azkeneko honetan jarduera oso interesgarri bat proposatu zuten, haurrekin uraren zikloa nolako den ulertzeko jarduera dibertigarri bat.

Orain aurkezpen guztiak amaitu dira eta honekin ere ikasgai honekin bukatu dugu. Asko ikasi dut ikasgai honetan eta batez ere nire ikaskideengandik!

2016(e)ko apirilaren 30(a), larunbata

Gure aurkezpenaren prezia...

Aurkezpenen bigarren egunari buruz...

Apirilaren 22an berriro ere zenbait taldeen aurkezpenak ikusi genituen. Hontan ere taldeek programazioaren inguruan egindako lanei buruz aritu ziren. Mota askotako aurkezpenak egon ziren; batzuk bideotxo batzuk jarri zituzten haien programazioko jarduerak haurrekin praktikan jarriz, eta beste batzuk ordea, ikasleen paperan jarri eta haien lana aurkeztu zuten beraiek bizi izan balute bezala. Argi dago gure gelako ikasleak oso originalak direla eta idea anitzak aurkitu ditugula lan honetako aurkezpenetan. Oso dibertigarria bihurtu da aurkezpenak entzutea!

2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna

Lehengo programazio aurkezpenak entzuten...


Lehengo asteleheneko saioan programazioen aurkezpenekin hasi ginen. Hiru taldeen txanda zen eta oso aurkezpen txukuna egin zuten hirurek. Hauetako bi taldeek normalean gertatzen ez den gauza bat egin zuten: entzuleak, hau da, gu haien aurkezpenaren parte egin. Jokoak egin genituen eta entzuleentzat moldatu zuten haien ahozko lana. Noizean behin mota ezberdinetako aurkezpenak entzutea ongi dago, batez ere dibertigarria eta atsegina egiten dutenean beste norbaiten lana entzutea. Hori bai! Gure taldearen txanda iristen denean neurria eman beharko dugu, muga urruti jarri dute eta!

2016(e)ko apirilaren 17(a), igandea

Programazioa laugarren eguna

Gaurkoan programazioaren lanarekin bukatu dugu. Aste guzti honetan atsatsaldero liburutegian geratu gara eta lana aurretatua zegoenez soilik azken parrafoak idatzi behar izan ditugu.

Behin ordutegia zehaztuta aste bat bete dugu, baina irakaslearen aholkuak kontuan hartuz bi aste irautea pentsatu dugu. Beraz, bigarren astean egingo duguna ezarri dugu gure lanean. Egia esan, ez dugu lehenengo astean egin dugun bezala egin, hau da, egunez egun eta orduz ordu zer egingo dugun ezarri; baizik eta lehenengo astean amaitu ez dena amaitu, haurrei gehien gustatu zaiena errepikatu edo agian argi geratu ez dena berriro errepasatzeko ariketak planteatu ditugu. Hortaz gain, hainbat egunetan herrialde desberdinetako pertsonak ikasleekin hitz egitera etorriko dira eta azken egunean, hau da, ostiralean festa bat egingo da.

2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

Programazioaren hirugarren eguna

Programazioari dagokion hirugarren saioan, ideia berriei eta lanari buruz hitz egiten aritu ginen hasieran. Ondoren, aurreko saioan egiten hasi ginen egutegiari erreparatuz, hurrengo egunetan ze jarduera eta arlo jorratuko genituen adostu genuen guztion artean, egutegiari amaiera emanez.

Hau guztia egin eta gero, gure lanari buruzko ideia azaldu genion BegoƱari, lana zertan zetzan eta zer helburu zituen esanez. Berak, gure lanari buruzko oniritzia eman ostean, bertan aplikatu genitzakeen zenbait adibide eman zizkigun, lanean baliagarriak izango zaizkigunak, hain zuzen ere.


Saio honekin amaitzeko, egutegian planteatu genuena idazteari ekin genion.

2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

Programazioaren bigarren eguna

Behin gaia, metodologia eta iraupena zehaztuta bigarren egunean ordutegia osatzeari ekin diogu. Ordutegia egiterako garaian, gure gaia " herrialdeak ", curriculumarekin lotzen saiatu gara, hau da gai honen bidez curriculumaren alor ezberdinak lantzen. Honetarako ariketa eta lan egiteko modu ezberdinak asmatu behar izan ditugu.

Egutegia betetzerako garaian, honen konplexutasunaz ohartu gara. Izan ere guzti guztia aurrez ongi lotuta uzteak eta arlo guztien lanketak, balore eta zenbait ikaste estrategiekin uztartzeak uste baino lan handiagoa ematen baitu.

Hala ere, gogotsu hartu dugu lana eta gure sormenaren makina martxan jarri dugu.